Zer dakigu... 'Adimen artifizialaren erronkak medikuntzan'
- Event
When and where
12/12/2023
Location
Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Description
Materialen Fisika Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren zentro mistoak, 'Qué sabemos de...' hitzaldi-zikloa antola du, Kutxa Fundazioarekin lankidetzan. Hirugarren hitzordua abenduaren 12an, 18:30etan, Tabakaleran, (Kutxakultur Kluba, 1. Solairua). Donostian, izango da. Hitzaldia gazteleraz izango da. Sarrera librea lekua bete arte.
Los retos de la inteligencia artificial en medicina
Hizlaria: Lara Lloret Iglesias (CSIC)
Elkarrizketan: Koldo Garcia Etxebarria (Biogipuzkoa)
Lara Lloret Iglesias
Lara Lloret Iglesias Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) zientzialari titularra da. Partikulen fisikako doktoretza egin zuen Oviedoko Unibertsitatean. Gaur egun egiten dituen ikerketak adimen artifizialaren erabilerari buruzkoak dira, batez ere arlo medikoan, haren erabilerak dituen erronketako batzuk konpontzen laguntzeko. “Inteligencia Artificial y Medicina” izeneko liburua argitaratu berri du Catarata argitaletxean.
Koldo Garcia Etxebarria
Koldo García, Biogipuzkoa Ikerketa Sanitarioko Institutuko Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko arduraduna, Biologian lizentziatua eta Genetikan doktorea da. Besteak beste, informazio genetikoa erabili du gaixotasun gastrointestinalak ikertzeko. Gainera, hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du publiko orokorrari dibulgazio zientifikoa ematen, komunikabideetan kolaboratzen eta publiko orokorrari hainbat formatutan hitzaldiak ematen.