euskaraespañol

STEAM proiektua Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan

  • Photocampus

First publication date: 23/11/2021

NON: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Eskola. NOIZ:  2021eko azaroaren 23an. NORK: Xabier Basogain.

 

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan jardunaldi bat antolatu da, "Kultura STEAM, elkarlaneko artearen bidez. Arte kontzeptualaren hizkuntzak ikasten" izenburupean. Helburua da unibertsitate, kultura eta eskola komunitateari aurkeztea STEAM kultura sustatzeko proposamen iraunkor eta kolaboratibo bat.

Jardunaldiaren egitarauak arte kontzeptualeko hizkuntzei buruzko hitzaldi bat, solasaldi bat eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolan elkarlanean egindako lau lan artistikoren bisita gidatu bat biltzen ditu.

Hauek dira ikastegian egindako azken bi instalazio artistikoak:

Glass Drawing 2021.Luzern

Instalazio artistiko hau bigarren solairuan dago, Eskolako iparraldeko sarrerako leihatean (bizikleten gela). Hurrengo esteketan horri buruzko informazio gehiago dago:

- Glass Drawing-i buruzko 2021.Luzern-i buruzko informazioa

- Nola egin zen Glass Drawing 2021.Luzern instalazioa

Wall Drawing 2021.Athína

Wall Drawing 2021.Athína instalazio artistikoa zero solairuan dago, 2. bilera gelaren eta Eskolako fotokopiagailuaren ondoan. Hurrengo esteketan horri buruzko informazio gehiago dago:

- Wall Drawing 2021.Athína-ri buruzko informazioa

- Nola egin zen Wall Drawing 2021.Athína instalazioa

 

Ataleko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus