euskaraespañol

Western Zinemaren Lehen Astea

  • Event

When and where

From: 23/10/2023 To: 26/10/2023

Location

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Euskal Herriko Unibertsitatearen REWEST (Research in Western American Literature and Culture) ikertaldeak Western Zinemaren Lehen Astea antolatu du, Gasteizko Florida zinemetan gauzatuko dena.

"Mendebaldeko" film sorta bat proiektatuko da, REWEST taldeko ikertzaileek aurkeztuta eta film bakoitza ikusi ondoren solasaldi bat dinamizatuz. Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, azpitituluekin.

Western Zinemaren Astea doako jarduera kultural gisa proposatzen da (astearteko saioa izan ezik, Zinemaren Lagunen Forum-arekin elkarlanean egin eta 3 eurotako kostua izango duena) eta Gasteizko herritar guztiei irekia.

UPV/EHUren REWEST ikertaldea Amerikako mendebaldearen inguruko ikerkuntzan aritzen da. Bere helburuen artean dago Mendebaldea berriz deskribatzea eta bertako ekoizpen literarioa aztertzea, bereziki, eta, oro har, ekoizpen artistikoa.

More information