-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Gure babeslerik onena
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
Mars 2020 misioan parte hartzen duten UPV/EHUko ikerketa taldeen aurkezpena
- Event
When and where
16/02/2021
Location
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
Ostegunean, otsailak 18, Martera helduko da Marte Esploratzeko NASAren Programako Mars 2020 misio espaziala. Misio horretan UPV/EHUko bi ikerketa taldek parte hartzen dute: Bilboko Ingeniaritza Eskolako Planeta Zientzien taldea eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko IBeA ikerketa taldea. Talde horien zuzendariek, Agustín Sánchez-Lavegak eta Juan Manuel Madariagak, hurrenez hurren, prentsaurrekoan azalduko dituzte misioa eta bere helburuak. Beren partaidetza dituzten tresnak ere erakutsiko dituzte, eta tresna horien datuak nola ustiatuko dituzten ere.
Prentsaurrekoan mintzatuko dira:
- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
- Agustín Sánchez-Lavega, UPV/EHUko Fisika Aplikatuko katedraduna eta Planeta Zientzien taldeko zuzendaria
- Juan Manuel Madariaga, UPV/EHUko Kimika Analitikoko katedraduna eta IBeA ikertaldeko zuzendaria