UPV/EHUko Farmakologiako Janssen Gelaren aurkezpena
- Event
When and where
18/05/2022, 11:00
Location
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Janssen empresak ‘Farmakologiako Janssen Gela’ aurkeztuko dute. Bere zeregina nagusia osasun-baliabideen erabilpen arrazionala, pazienteen partehartze aktiboa eta Medikuntza pertsonalizatuan aurrera egitea sustatzea izango da.
Ikasgelak bost ardatz izango ditu: 1) pazienteen osasun-beharrak aztertzea eta ulertzea; 2) osasun-emaitzak hobetzeko irtenbide berritzaileak aztertzea, balioestea eta aztertzea; 3) ezagutza zabaltzea, profesionalen zeharkako taldeen prestakuntza sustatuz; 4) Osasun-emaitzak eta -kostuak neurtzea eta aztertzea; eta 5) Osasunaren eremuko eragileen arteko aliantzak eta lankidetza-espazioak zabaltzea.
Aurkezpenean izango dira:
- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.
- Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua.
- Luis Díaz-Rubio, Janssen Iberiako zuzendari nagusia.
- Javier Meana, UPV/EHUko Farmakologiako Janssen gelaren ardunaduna.
- Guillermo Quindós, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea.
- Azul Tejerina kazetariak aurkeztuko du ekitaldia.
Carlos López-Jaramillo Kolonbiako Antioquia Unibertsitateko Psikiatriako irakasleak hitzaldia emango du, "Buruko Patologia Larriaren azterketa genetikoa populazio berezietan" izenburupean.