euskaraespañol

Image of the day

Session

Karbokalku tresnarena aurkezpena: ’Euskadin baso-kudeaketa jasangarriarekin metatutako karbonoa kalkulatzeko tresna’

  • Event

When and where

22/11/2024, 09:00

Location

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Description

Datorren ostiralean, azaroak 22, ‘Karbokalku’ aurkeztuko da Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Euskadiko baso-kudeaketa jasangarriari esker finkatutako karbonoa kalkulatzeko tresna berritzailea. UPV/EHUk antolatu du, Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundearekin eta Elkarmediarekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzak  eta Europar Batasuneko Nekazaritza eta Landa Garapenerako Funtsak (FEADER) kofinantziatu dute.

“Karbono-aztarna (CO2) murrizteko helburuarekin, basogintza-sektoreko jabe txikiek beren jarduerak askatzen dituzten berotegi-efektuko gasen mailari aurre egin nahi dioten euskal enpresei salduko diete basoek xurgatzen duten karbonoa. Horrela, enpresei aukera ematen die beren karbono-aztarna konpentsatzeko edo neutralizatzeko, jasangarritasunari mesede egiten dion CO2 merkatu boluntario bat sortuz”, azaldu dute antolatzaileek.

Programazioa:

8:45-9:00 Harrera 

9:00-9:15 Irekiera

  • Juan José Unzilla, UPV/EHUko Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea.
  • Julián Unanue. Euskal Herriko Basogintza Elkarteen Konfederakundeko presidentea. 

9:15-10:30 Karbokalkuren diseinurako kontuan hartutako alderdiak.

  • Amelia Uria Peña. Euskal Herriko Basogintza Elkarteen Konfederakundeko koordinatzailea: Karbono-merkatuak Euskadin baso-kudeaketa jasangarrirako.
  • Laura Blanco Cano. ReForest Ikerketa Taldeko teknikaria eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko (UPV) Uraren eta Ingurumenaren Ingeniaritzako doktoretza-ikaslea. Baso-kudeaketa jasangarriaren bidez sortutako karbono-xurgapen gehigarriak kuantifikatzea Karbokalkun.
  • Inma Astorkiza Ikazuriaga. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea. Ekonomia Karbokalkun: karbonoaren baso-kudeaketa jasangarrian erabakiak hartzeko egiten duen ekarpena.
  • Esperanza Carrillo Galán. Espainiako PEFCko ESK eta merkatu berrien arduraduna. Karbonoaren egiaztapena eta Karbokalku. 

10:30-11:10 Adibidea: Euskadin Baso Kudeaketa Jasangarriarekin finkatutako karbonoa kalkulatzeko tresnaren (Karbokalku) erabilera praktikoa.

  • José Antonio Sudupe Unanue. Elkarmedia SLko zuzendaria.
  • Laura Blanco Cano. ReForest Ikerketa Taldeko teknikaria eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko (UPV) Uraren eta Ingurumenaren Ingeniaritzako doktoretza-ikaslea.
  • Inma Astorkiza Ikazuriaga. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea .

11:10-11:20 Karbokalku abian jartzeari buruzko alderdiak

  • Amelia Uria Peña. Euskal Herriko Basogintza Elkarteen Konfederakundeko koordinatzailea. 

 Aurkezpen-ekitaldia doan eta edukiera bete arte. Izen ematea, hementxe.