Prentsaurrekoa- Euskampus Fundazioa: X. urteurrena eta 2030 Plan Estrategikoa
When and where
16/07/2021, 11:00
Location
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Description
Euskampus Fundazioa 2011ko uztailaren 19an eratu zen Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU), Tecnalia Korporazioarekin (Tecnalia) eta Donostia International Physics Centerrekin (DIPC) kide sortzaile gisa, eta sei urte geroago Bordeleko Unibertsitatea batu zitzaien. Erakundeen arteko kudeaketa- eta gobernu-tresna izanik, Bordeaux-Euskampus Mugaz Gaindiko Campusaren esparruan bi unibertsitateen artean ezarritako aliantza bultzatu du, eta lankidetza-bideak ireki ditu Euskampuseko gainerako erakundeekin eta, oro har, Euskadirekin. Prentsaurrekoan, hamar urte hauetan izandako lorpenak eta 2030erako diseinatutako plan estrategikoa azalduko dituzte.
Parte hartzaileak:
-Eva Ferreira, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
-Manuel Tuñón de Lara, Bordeleko Unibertsitateko presidentea
-Jesús Valero, Tecnaliako zuzendari nagusia
-Ricardo Diez, Donostia International Physics Center -eko (DIPC) zuzendaria
*10:50etan grafikoek parte hartzaileen irudiak hartu ahal izango dituzte zentroko sarrera nagusian.
*Prentsaurrekoa bideo-streming bidez jarraitu ahal izango da: https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba0bf82b2b093f8b456a