Prentsaurrekoa: 'EAEn atzerritarrek BPGd-aren bidez egiten duten ekarpen ekonomikoa (2018)' Ikuspegiren txostenaren aurkezpena
- Event
When and where
21/05/2020, 09:30 - 00:00
Description
Tokia: Ekitaldi-aretoa. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza. Kale Nagusia 85. Bilbo
Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak, Cultumetria inpaktu ekonomikoaren neurketan eta gizarte-analisietan espezializatuta dagoen aholkularitzarekin elkarlanean, azterlan berria aurkeztuko du, immigrazioak euskal gizartean duen inpaktuari buruz Ikuspegik duen ikerrildoaren barruan; aurkezpenean, Beatriz Artolazabal sailburuak parte hartuko du. Azterlan horrek atzerritarren jarduera ekonomikoak BPGd-aren bidez EAEn duen inpaktua aztertzen du eta, horretarako, zehazki, 2018an gastuaren ikuspegitik eginiko ekarpena kalkulatzen du.
Prentsa aurrekoan parte hartuko dute:
- Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua;
- Simón Peña, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa;
- Arkaitz Fullaondo, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikertzailea;
- Alvaro Fierro, ekonomialaria eta Cultumetriako ikerketa-proiektuen arduraduna;
Cultumetria erakundeak kultura-, gizarte- eta ekonomia-inpaktua ebaluatzeko metodologiak proposatzen ditu, eta gizarte-eraldaketa dakarten prozesuak neurtzeko adierazleak diseinatzen ditu.
*Prentsaurreko hau martxoan egiteke gelditu zen
*Prentsaurrekoa kazetariei irekita izango da. Osasun arlotik ezarri diren segurtasun neurriak hartu beharko ditugu denen artean.