“La Ría del Ocio” aldizkariak Komunikazio eta Zientzien Fakultatea saritu du bere 40. urteurrenean
Sariak banatu ziren Bilboko BBK Aretoan
First publication date: 24/05/2022
Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak aintzatespenak jasotzen jarraitzen du bere 40. urteurrenean. Oraingo honetan, saria “La Ría del Ocio” kultur aldizkariaren eskutik datorkio, bere 35. urteurrenean UPV/EHUren ikastegiari “Las Angulas de la Ría de Bilbao” preziatuetako bat eman baitio.
Bilboko BBK Aretoan egindako ekitaldian, epaimahaiak nabarmendu zuen “euskal prentsako eta ikus-entzunezko hedabideetako aurpegi ezagun gehienak fakultatetik” igaro direla.
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoak, Ana Irene del Vallek, saria jasotzean azpimarratu zuenez, “gure fakultatearen DNAn dago ingurune profesionalarekin, tokiko hedabide eta erakundeekin eta gure lurraldeko eskaintza kultural eta komertzialarekin konplizitatea eta lankidetza izatea. Horren adibide on eta fidela da gaur egun sari honekin ohoratzen gaituena”.