euskaraespañol

Zientzia pinta bat, mesedez!

  • Photocampus

First publication date: 24/05/2023

Image
Photo: Pint of Science

NON: Ñam taberna (Antiguo auzoa, Donostia) NOIZ: 2023ko maiatzaren 23a. NORK: Pint of Science

Pint of Science zientzia-dibulgazioko jaialdia gure hirietara itzuli da. Astelehenetik aurrera, tabernak laborategi inprobisatu bihurtu dira. Bertan, zientzialariek zientziaren aurrerapen berrienak azaltzen dituzte, hainbat arlotako proiektuei buruz hitz eginez: Neurozientziatik Astrofisikara, Medikuntzatik Historiara, Superkonputaziotik Matematikara, Ekonomiatik Zoologiara. Gaur da zientzia pinta bat eskatzeko azken aukera. Ez utzi ihes egiten!

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus