euskaraespañol

Seigarren topaketa OrientaTU

  • Photocampus

First publication date: 26/10/2023

Photo: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa, UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak EAEko Bigarren Hezkuntzako 113 ikastetxetako 139 orientatzaile bildu ditu gaur, gure graduko ikasketei buruzko informazio garrantzitsuena emateko eta, horrela, haien ikasleekin egiten duten orientazio-lana errazteko. Seigarren edizio honetan arkitektura eta eraikuntza, osasuna eta kirola, arlo juridiko-laborala eta komunikazioa jorratuko dira, hezkuntza-premia berezien eta orientazioaren zeharkako gaiaz gain. 
 
Fernando Tapiak, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak, UPV/EHUren OrientaTU Jardunaldiaren garrantzia azpimarratu du: "Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Unibertsitate aurreko Hezkuntzaren arteko loturak ezartzen laguntzen du eta etengabeko lankidetza bultzatzen du. Lankidetza horrek, zalantzarik gabe, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileek unibertsitate-ikasketak aukeratzeko prozesuan unibertsitate aurreko ikasleei ematen dieten orientazioa eta informazioaren kalitatea hobetzen ditu, eta, ildo horretan, etorkizun akademiko eta profesionalari begira erabaki onak hartzeko aukera ematen die ".