Kirola eta osasuna
- Photocampus
First publication date: 24/09/2024
NON: Gipuzkoako Campusa. NOIZ: 2024ko irailaren 24an. NORK: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU
Europako Batzordeak sedentarismoari aurre egiteko eta jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko antolatu duen Kirolaren Europako Astearen esparruan, Gipuzkoako Campusak bere Kirolaren Eguna antolatu du. Aukera ezin hobea da unibertsitate-komunitateak ordu batzuetan eguneroko errutinatik deskonektatzeko eta ongizatea zainduz ondo pasatzeko. Jumping fitness, surf mekanikoa, laser tag, giza futbolina, arraun indoorra eta gurpil-aulkiko saskibaloia dira campusa dardararazi duten proposamenetako batzuk. Bihar, Bizkaiko Campusaren txanda izango da eta, datorren urriaren 2an, Arabako Campusarena.
Aprobetxa dezagun egun hori kirola eta unibertsitateko bizitza ospatzeko!
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus