euskaraespañol

Image of the day

Odol ematea

  • Photocampus

First publication date: 10/10/2024

NON: Psikologiako Fakultatea (Gipuzkoako Campusa). NOIZ: 2024ko urriaren 10ean. NORK: Jorge Navarro. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.

 

Aste honetan, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa Fundazioaren odol-emaileen unitate mugikorrak Gipuzkoako Campusean daude. Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen du Osasuna Sustatzen duten Unibertsitateen Espainiako Sarearen (REUPS) erronkan. Honen helburua da partaide guztien artean 10.000 odol-donazio lortzea urrian zehar (#Reto10.000).

Bihar ostirala, 9:30etatik 13:30etara odol-emaileen unitate mugikorrak Kimika Fakultatean egongo dira.

Animatu eta odola eman. Bizia eman. 

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu. 

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus