euskaraespañol

image of the day

Preso talde batek Arabako Campusa bisitatu du

Gizarte Laneko ikasleek eta zenbait presok beren ideiak partekatu dituzte musikari buruzko world café batean

  • Kronika

First publication date: 09/12/2022

Gizarte Laneko ikasleak eta zenbait preso world café batean
Gizarte Laneko ikasleak eta zenbait preso world café batean | Photo: Nuria González. UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak eta Arabako Espetxeko Irakasle Taldeak antolatutako ekintzen artean, preso talde batek Arabako Campusa bisitatu zuen eta ekintza antolatu batean parte hartu zuen, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko ikasleekin batera.

Musika ardatz nagusitzat hartuta, zenbait lantalde osatu ziren. Lantalde horietan, partaideek musikari buruz dituzten ideiak adierazi zituzten, musikak emozioak adierazteko tresna gisa, kide izatearen identitate elementu gisa, entretenimendu gisa, ihesbide gisa, protesta eta aldarrikapenerako tresna gisa edo norberaren babesleku gisa betetzen duen rolari dagokionez.

“Zoragarria da. Halako ekintzek biziberritu egiten gaituzte, itxaropena ematen digute, irtenbide bat erakusten digutelako”, esan zuen María Pilarrek. Aurretik modu horretako beste ekintza batzuetan parte hartu du eta, bere ustez, maizago egin beharko lirateke. “Mesede handia egingo liguke, batez ere ama garenoi”, aitortu du.

Jon ere oso pozik zegoen esperientzian parte hartzeagatik, espetxeko eguneroko monotonia haustea eragiten duelako. “Nire lehenengo aldia da eta oso ondo dago, mota honetako ekintzetan, entretenitzeaz gain, gure ideiak azaltzen ditugulako. Ildo berean hitz egin zuen Luisek: “Mota honetako jarduerak onenak dira, maizago egin beharko lituzkete. Eguna pozten digute eta behar ditugu”. Ez da bere lehenengo aldia; Arabako Espetxeak antolatutako beste ekintza batzuetan ere parte hartu du. “Salburuko parkea bisitatzera eraman gintuzten eta oso positiboa izan zen”.