Orientatzen dutenak orientatuz
- Photocampus
First publication date: 28/10/2019
OrientaTU hasi da gaur Bizkaiako Campusean. Bigarren Hezkuntzako 229 orientatzailek parte hartuko dute jardunaldietan, gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak, baina baita Nafarroa eta Iparraldekoak ere. Bihar jardunaldia Arabako Campusean egingo da eta etzi Gipuzkoakoan. Zalantzak argitzeaz gain, beste orientatzaile eta irakasleekin harremanak egiteko. Beraz, jardunaldien leloak dioen moduan, “Orienta zaitez, hobeto orienta ditzazun”.