euskaraespañol

Session

orientaTU: Orientazio-topaketak

  • Event

When and where

24/10/2024, 09:00

Location

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Euskal Herriko Unibertsitateak orientaTU jardueraren zazpigarren edizioa antolatu du. Ekimena Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientazio-arduradunei zuzenduta dago. Helburua da UPV/EHUko graduko ikasketen alderdi nagusienen berri ematea, orientatzaileek unibertsitate aurreko ikasleei informazioa eta orientazioa eman ahal izan diezaieten ikasketak aukeratzeko orduan.

Fakultate eta eskola desberdinetako unibertsitateko irakasleek osatutako lantaldeei esker, Unibertsitatearen eta Bigarren Hezkuntzako etaparen arteko hurbilketa bultzatu nahi da, eta lankidetza-sareak eraiki, unibertsitateko eta unibertsitate aurreko irakasleak eta orientazio arduradunak erlazionatzeko espazio bat eskainiz.​​​​

Informazio gehiago

Orientazio-topaketak - sou - UPV/EHU