euskaraespañol

Image of the day

Iñaki Reguera eta José Ángel Lema irakasleen omenezko ekitaldia

  • Event

When and where

16/11/2022, 12:00

Location

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Asteazkenean, azaroaren 16an, 12:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, ekitaldi bat egingo da berriki zendutako Iñaki Reguera eta José Ángel Lema irakasleen omenez.

Ekitaldian honako hauek hartuko dute parte:

  • Belén Bengoetxea, UPV/EHUko Letren Fakultateko dekanoa.
  • María Isabel Muguruza Roca, UPV/EHUko Filologia eta Historia Saileko
  • zuzendaria.
  • María Rosario Porres Marijuán, UPV/EHUko irakasle erretiratua eta Iñaki Regueraren adiskidea eta laguna.
  • Andrea Grande, UPV/EHUko eta Regueraren ikaslea.
  • José Antonio Munita Loinaz, UPV/EHUko irakasle erretiratua eta José Ángel Lemaren adiskidea eta laguna.
  • Ander Salinas, doktoregaia eta Lemaren ikaslea.

Sarrera librea izango da eta online jarraitu ahal izango da http://labur.eus/BJV8v helbideari sakatuta.

Omenaldiari amaiera emateko, Agustí Coma Alabert (biolina), Edurne Suso Nadador (biolina) eta Estitxu Oraá Martínez de Laño (biolontxeloa) arituko dira.

 

Jesús Ignacio Reguera Alonsori buruz

José Ángel Lema Pueyori buruz