-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresako graduatu berriak
- Kronika
First publication date: 15/05/2023
![Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresako graduatu berriak](https://ehu.eus/documents/10136/44479744/graduacion-empresariales_web.jpg/590e1e01-e6ab-cf6e-0ddf-b19f1ebe08b3?t=1684225780609)
Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak 2021/2022 ikasturtean ikasketak amaitu zituzten ikasleen graduazio ekitaldia egin zuen. Ekitaldian diplomak eman zitzaizkien 2022an graduatuei, bai Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (50 ikasle), bai Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0 Masterrean (21 tituludun berri) graduatutakoei.
Arabako Campusean unibertsitate mailako enpresa ikasketak ezarri zirenetik 25 urte bete direla ospatzeko ere balio izan zuen zeremoniak eta bertan izan ziren Ramiro González, Arabako diputatu nagusia, Manoli Igartua, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea, Iñaki Gurtubai Artetxe, Gasteizko udaleko alkateordea, eta Jon Barrutia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa.
Francisco Javier Forcadak, fakultateko Arabako ataleko dekanorde koordinatzaileak jardun zuen zeremonia maisu gisa eta klase magistrala Manu Muñozek eman zuen, I+Med Arabako enpresa bioteknologikoko zuzendari exekutiboak eta promozioaren aitabitxiak.