euskaraespañol

Arkitekturako promozio berria

  • Kronika

First publication date: 01/12/2022

Image

Euskal herriko Unibertsitatearen Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi Ikasgelan, Donostian, aipatutako ikastegiko 2019-2020 ikasturteko 103 ikasleei zein 2021-2022 ikasturteko 63 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egin zen. Ekitaldian promozio bakoitzeko ikasketa-amaierako aparteko bi sari banatu ziren. Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Jon Begiristain ekitaldiaren buru izan ziren. Halaber, Maria Arana Mugak 2023 Euskadiko nazioarteko Arkitektura Bienalaren IV. Edizioaren komisarioa izango den arkitektoaren agerraldiaren ostean, Pedro Astigarraga arkitektoak (Astigarraga y Lasarte-Arquitectos) hitzaldia eskaini zuen.