euskaraespañol

image of the day

Nekane Balluerkak Euskadi Ikerkuntza Saria jaso du

  • Kronika

First publication date: 13/07/2022

Iñigo Urkullu Lehendakariak 2021eko Euskadi Ikerkuntza Saria eman zion Nekane Balluerka irakasleari | Photo: Irekia. Eusko Jaurlaritza

Iñigo Urkullu Lehendakariak 2021eko Euskadi Ikerkuntza Saria eman zion Nekane Balluerka psikologo eta Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Saileko katedradunari. Lehendakaritzaren egoitzan burutu zen ekitaldian izan ziren, halaber, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea eta Amaia Esquisabel Ikerketa zuzendaria. Saritua, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia, Eva Ferreira egungo errektorearekin batera izan zen, baita Juan Ignacio Pérez eta Iñaki Goirizelaia aurreko errektoreekin ere. Aurtengo epaimahaiak sarituaren lan zientifiko bikaina nabarmendu zuen, bai eta jokabide-zientzien metodologiari buruzko bere ikerketak Euskadin izan duen eragin handia ere.