euskaraespañol

Image of the day

Nazioarteko kongresua: ‘Quantum Simulation & Computation’

  • Event

When and where

From: 09/02/2018 To: 16/02/2018, 09:00 - 09:00

Location

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Astelehenean hasi, otsailak 12, eta ostiralera arte, otsailak 16, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa, z/g. Leioa), Quantum Simulation & Computation nazioarteko kongresua izango da. Arloko munduko aditu garrantzitsuenak, dela akademia esparrukoak, dela enpresako mundukoak han izango dira.

Enrique Solano Ikerbasque ikerlariak zuzendutako QUTIS taldeak antolatu du kongresa. Hor, arloko aitzindariek aurkeztuko dituzte azken aurrerapenak, teorikoak zein esperimentalak, ildo eta plataforma guztietan: atomo hotzak, zirkuitu supereroaleak, ioi harrapatuak, puntu kuantikoak, diamanteko NV zentroak, fotonika...

“Gaur egungo konputagailuen teknologia mugatua da, eta haratago joan behar gara munduko arazoak aurre egiteko. Hori lortzeko biderik arrakastatsuena kuantikoa da”, azaldu dute antolatzaileek.

Parte hatuko dute, besteak beste:

  • J. Ignacio Cirac, Max-Planck-Institut
  • Michel Devoret, Yale University
  • Nathan Wiebe, Microsoft

Informazio gehiago: http://qsc2018.hbar.es/