euskaraespañol

Nanokide Thertapeutics, 2022ko Kantauri Sari Bikainen VII. edizioan saritua

UPV/EHUko spin-off horrek soluzio nanoteknologikoak minbiziaren metastasiaren aurka eskaintzen ditu

  • News

First publication date: 04/10/2022

Iker Badiola ikerlariak saria jaso zuen. | Photo: El Suplemento

Nanokide Therapeutics enpresa saritu dute 2022ko Kantauri Sari Bikainen VII. edizioan I+G+Bko Enpresa kategorian. Sari horiek ‘El Suplemento’ argitalpenak ematen ditu, eta urtero Kantauri kostaldeko (Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroa) enpresek hainbat esparrutan egindako lana baloratzen du. Sariak joan den ostiralean, irailaren 30ean, banatu ziren A Coruñako NH Collection Finisterre hotelean.

Nanokide Therapeutics Euskal Herriko Unibertsitatearen spin-off bat da. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Zelulen Biologia eta Histologia saileko Signaling Lab ikerketa-taldetik sortu zen. Bizkaiko Campuseko enpresa-haztegian du egoitza (ZITEK), eta tumoreen aurkako farmakoak garatzen ditu. Horretarako, plataforma nanoteknologiko propioa eta RNA mezularia eta mikroRNA teknologia konbinatzen ditu. Talde sustatzailea Iker Badiola irakasleak eta Maitane Duarte ikertzaileak osatzen dute.