UPV/EHU Gasteizko enpresen lasterketan
- Kronika
First publication date: 02/10/2017
Arabako campuseko 25 unibertsitate kidek hartu zuten parte lasterketa honen aurtengo edizioan. Hirian barrena korritu zen bost kilometrotako gutxi gora beherako distantziaz. Lehendabizikoz parte hartu eta Arabako campusak laugarren talderik handienari emandako saria lortu zuen, proba amaitu ostean jaso zuen aintzatespena.