In memoriam: José Carlos González Milicua
- Kronika
First publication date: 20/09/2017
José Carlos González Milicua Biokimika eta Biologia Molekularreko irakasle titularra zen irailaren 17an bat-batean hil zenean. Biologia ikasi zuen, eta garai hartan Bilboko Unibertsitatea zeneko Biokimika Sailean egin zuen doktorego tesia. Haren lan esparrua karotenoideak izan ziren beti, hau da, azenarioei, arrautzaren gorringoari edo izokinaren haragiari kolorea ematen dioten substantzia biologikoak. INRAko (Frantzia) Arrainen Nutrizio Laborategiko G. Choubert irakaslearekin sakondu zituen ezagutzak; Choubert mundu mailan izen handiko aditua zen gai horretan. González Milicua doktoreak izokin-amuarrain kumeari karotenoideak aplikatzen eman zuen bere ikerketaren zati handiena.
Lagunentzat Charli zen: pertsona berezia zen giro akademikoan, jarrera bohemioa zuen. Batzuetan, ezkutatu egiten zuen biologian zuen ezagutza zabala (benetako biologoa zen), eta, horri esker, guk denok lanean gora egiteko eta argitalpenak egiteko dugun betiko lehia horren gainetik jartzen gintuen bere lagun eta ikasleok. Prestakuntza zientifikoaz gain, gustu aparta eta intuizio hutsezina zuen arte objektuak balioesteko; zerbaitegatik zen duela urte batzuk hildako José Milicua arte kritikari ezagunaren iloba, eta Charli oso ikasle saiatua zen.
Luzaroan izango dugu gure artean ikasleek hainbeste maite zuten irakaslea, kideek errespetatzen zuten ikertzailea eta, batez ere, beti laguntzeko prest zegoen lagun on eta eskuzabala.
Félix Goñi, Biokimika eta Biologia Molekularra saileko katedraduna