euskaraespañol

Image of the day

Boluntarioa izateko ehundaka aukera

Komunitate unibertsitarioak interes handiz hartu zuen hiru campusetan ospatutako Boluntariotzaren II. Azoka

  • Kronika

First publication date: 22/04/2016

UPV/EHUko pertsona asko Boluntariotzaren II. Azokara hurbildu ziren. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan 80 elkarte sozial baino gehiago bildu ziren. Asteazkenean, apirilak 20, egin zen azoka, baina ekintza-katalogoa (20aktibitate baino gehiago) apirilaren 29ra arte luzatuko da. Azoka hori topatzeko ezinbesteko gune bihurtu da gizarte-elkarteek unibertsitateko ikasleei informazioa eman diezaieten, baita sentsibilizatu ere.

Bolunta, Gizalde eta Sartu-Álava elkarteek eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute Boluntariaren II. Azoka, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearekin eta UPV/EHUko Ikasle Kontseiluarekin batera. Besteak beste, azokan egon ziren  Esclerosis Múltiple, Vicente Ferrer, Hasi eta Ikasi, Asasam, Medicus Mundi eta Fundación Goyeneche elkarteak. Horietariko asko jada parte hartu zuten I. Azokan, eta berriro etorri dira. Iratxe Echevarria Fundación Sindrome de Down-eko boluntarioaren esanetan, "elkarri eragiteko une garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Iaz egon ginen eta gure esperientzia oso ona izan zen".

Azokaren helburuak hauek dira: erakunde horien lana jakinarazteko, pertsona boluntarioak aitortzeko eta boluntariotza solidarioari lotutako balioak zabaltzeko. Standak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko arkupetan (Leioa) Ignacio Maria Barriola Zentroan (Donostia) eta Lascaray Ikergunean (Vitoria-Gasteiz) kokatuta egon ziren. Inaugurazioak aldi berean izan ziren hiru campusetan eta UPV/EHUko ordezkari hauek egon ziren: Iratxe Amiano (Gizarte Erantzukizuneko zuzendaria) Fernando Etxegarai (Ikasleen zuzendaria) eta Arantza Beitia (Arabako Campuseko Garapeneko zuzendaria). Bestalde, Adriana Verdugo, Patxi Pineda de la Iglesia eta Angel Benito ere joan ziren, UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua ordezkatuz.

Boluntariotzaren azoka 2016 from UPV/EHU on Vimeo.

Iratxe Amianok gogoratu zuen borondatezko edo lankidetza jarduerak egiteagatik ikasleei kredituak aitortzen zaizkieela. "UPV/EHUn uste dugu  jarduera hau era kontzientean egin behar dela, eta Euskadiko boluntariotzarako agentzien laguntzarekin protokolo bat diseinatu genuen: honen edukia  ikasleentzako formazioa eta gizarte-erakundeekin hitzarmen bat sinatzea izan da, jardueraren jarraipena eta ebaluazioa  egiteko aukera ematen diguna."

Ikasleen Kontseiluaren ordezkariak, Adriana Verdugok, hau nabarmendu zuen: "etorkizuna gara, eta garrantzia handia du gizartean parte hartzeak". Bestalde, Boluntaren zuzendariak, Nacho Arnaizek, azpimarratu zituen ekitaldiaren helburuak. "Azokak errealitate soziala unibertsitatera hurbildu nahi du eta ikasleak prestatu lan solidarioa egiteko".

Unibertsitateko ikasleen komunitatean ere badaude elkarte solidarioak eta boluntariotzak, hala nola Rumble aldizkaria eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkartea. Alba Jato Rumble aldizkariaren zuzendariak azpimarratu zuen "komiki eta ilustrazio aldizkaria argitaratzeko boluntariotzaren inportantzia". Bere aldetik, Aitor Gómezek, Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkartekoak, azaldu zuen zertarako balio duten elkarte mota hauek. "Gune egokiak dira taldean lan egiteko eta solidaritatea bultzatzeko".

Azokaren osagarri gisa, apirilaren 25etik 29ra bitartean jarduerak egingo dira unibertsitateko zenbait lekutan, hala nola tailerrak, hitzaldiak... Horien helburua izango da informazioa ematea erakundeak lantzen ari diren gai zehatzei buruz eta/edo proiektuetan parte hartzen ari diren pertsonen esperientziak partekatzea.

Bideoa:

  • Laura López. UPV/EHU

Argazkiak:

  • Gorka Estrada. UPV/EHU
  • Txusma Santaolalla. UPV/EHU