euskaraespañol

Image of the day

‘Como un rayo en la tormenta', Alberto Magno Lehiaketaren irabazlea

  • Kronika

First publication date: 18/12/2015

José Ángel Menéndezen ‘Como un rayo en la tormenta' kontakizunak irabazi du UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatu eta Zientzia Fikziozko eta Fantasia arloa jorratzen duen XXVII. Alberto Magno Literatura Lehiaketa. Bigarren saria, Francisco Javier Sánchezek irabazi du ‘El día más dulce' kontakizunarekin.

Gaur, ostirala, ospatu da sari-banaketa ekitaldia Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan. Bertan izan dira, besteak beste, Esther Domínguez Fakultateko dekanoa, José Luis Pizarro, Kalitate eta Berrikuntzako dekanordea, eta Monika Ortueta, Komunikazio, Gizarte Hedakuntza eta Nazioarteko Harremanetako dekanordea. José Ángel Menéndez ezin izan da ekitaldira hurbildu, baina bai ordea Francisco Javier Sánchez.

2015. urteko edizio honetan 128 kontakizun aurkeztu dira, Espainia, Argentina, Kuba, Mexiko, Txile, Kolonbia, Uruguai, Estatu Batuak, Costa Rica, Ekuador, Guatemala, Peru eta Venezuelatik bidalitakoak.

José Ángel Menéndezen, irabazlea, A Coruñan jaio zen, eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da. Milurtekoa hastearekin batera kontakizunak argitaratzeari ekin zion, eta 2010az geroztik zientzia fikzioan espezializatutako aldizkari batekin kolaboratzen du. Azken hiru urteetan, mikroipuin eta eleberri literatur lehiaketa askotako finalista izan da. Laster, bere argitaratze-proiektua aterako du, baina ordura arte bere lanak jarraitzeko aukera dago bere blogaren bidez http://jamenendez.blogspot.com edo Twitter bidez @jaml76.

Francisco Javier Sánchez, bigarren sariduna, Madrilen bizi da, eta Enpresa eta Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da. Escuela de Letras-en egin zuen idazkera ikastaroa, eta 2006an NH de Relatos Saria irabazi zuen. Encina de Plata lehiaketan finalista izan zen (2009an eta 2010ean). 2006an accesit bat eskuratu zuen Libro Deportivo Marca lehiaketan. Ez du off line bakarrik idazten, on line munduan hainbat upeltegi kudeatu baititu Twitterren, eta orain www.losdiezdeldia.blogspot.com blogean eta @Winecamefirst Twitter kontuan idazten du.