euskaraespañol

Image of the day

G-9ko Kultura eta Gizarte Hedakuntzako Batzordea, UPV/EHUn

  • News

First publication date: 28/09/2015

Batzorkideak Iñaki Gorizelaiarekin (erdian) eta Llorenç Huguet-rekin (eskuinaldean). Tere Ormazabal-UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoa aukeratu dute Unibertsitateen G-9 Taldeko Kultura eta Gizarte Hedakuntzako Sektore Batzordearen bilera egiteko.

Universitat de les Illes Balears unibertsitateko errektore Llorenç Huguet izan da bilerako buru, eta UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaia eta talde horretako kide diren beste unibertsitate batzuetako ordezkariak bertaratu dira halaber: Kantabriako, Gaztela-Mantxako, Extremadurako, Errioxako, Oviedoko eta Zaragozako unibertsitateetakoak, hain zuzen.

Batzordean, talde horretako unibertsitateen kultura hedakuntzari buruzko zenbait gai jorratuko dituzte, honako hauek bereziki: G-9 Taldearen udako on-line ikastaroen plangintza, unibertsitate arteko eztabaida ligen edizio berrien eta antzerki erakustaldien antolakuntza, eta berdintasun planen azterketa.

Unibertsitateen 9 Taldea irabazi asmorik gabeko elkartea da, honako unibertsitate publiko hauek osatua: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Zaragozako Unibertsitatea. Taldea 1997. urtean sortu zen, eta helburu du unibertsitate erakunde taldekideen arteko lankidetza sustatzea, hala irakaskuntza eta ikerketa jarduerei dagokienez nola kudeaketa eta zerbitzu jarduerei dagokienez.