Munduko Landareen V. Azoka
- Event
When and where
From: 05/10/2019 To: 06/10/2019, 10:00 - 18:00
Location
Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Arboretum
Bizkaiko Foru Aldundiak, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren bitartez, eta UPV/EHUk Bost Kontinenteetako Landareen bostgarren edizioa antolatu dute. Azoka horretan, EAEko, Estatuko eta Frantziako 37 ekoizlek mundu guztiko landareen aukeraketa bat erakutsiko dute, urriaren 5ean eta 6an.
Azokan Leioako eta Erandioko udalak eta BBK-ko Gizarte Ekintza ere aritu dira laguntzaile; UPV/EHUk Leioa-Erandio eremuan duen Arboretumean egingo da. Espazio hori landare-ekoizleen topagune bihurtuko da berriro ere; mundu guztiko espezieak ekarriko dituzte, merkataritza-harremanak sendotzeko eta barietate horiek landatzen dituztenen artean teknikak trukatzeko helburuarekin.
Arboretumean egongo dira larunbatean, 10:00etan:
- Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Javier Loidi, Landareen Biologia eta Ekologia arloko katedraduna eta Arboretumeko zuzenda
- Maite Peñacoba Etxebarria, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendari nagusia
- Aitziber Oliban, Erandioko alkatea
Datu praktikoak
- Sarrerak: Sarreraren salneurria euro bat da (12 urtetik beherako umeentzat dohainik). Azokako sarreran erosten dira.
- Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.
- Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango da.
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/bizkaia/munduko-landareen-azoka