-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Ibilgailu elektrikoen erakusketa
- Photocampus
First publication date: 18/04/2024
![](https://ehu.eus/documents/10136/52521647/exposicion-coche-electrico_web.jpg/9c53102c-dada-560a-bc3a-37ed9967b0a5?t=1713432105399)
NON: Arabako Campusa. NOIZ: 2024ko apirilaren 18an. NORK: Nuria González. UPV/EHU.
Hirugarren urtez jarraian, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak, Ibilgailu Elektrikoen Erabiltzaileen Elkartea (AUVE) lagun duela, Arabako Campuseko ibilgailu elektrikoen dibulgazio eta elkarretaratzeko III. Jardunaldia antolatu du, gure ingurune hurbileko mugikortasun elektrikoaren sektorearen garapen egoera eta bultzada zuzenean ezagutarazteko.
Ibilgailu horien erakusketa bat ikusi ahal izan da gaur goizean unibertsitate campusean, eta larunbatean, apirilaren 20an, Gasteizko El Boulevard merkataritza gunean ere izango da ikusgai. Jardunaldiari amaiera emateko, ibilgailu elektrikoen ekorallya egingo da Gasteiz eta Arabako Errioxa artean.
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus