Mintegia: Ikusmena eta pintura
- Event
When and where
23/02/2018, 13:00 - 00:00
Location
Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Ostiralean, otsailak 23, 13:00ean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Carmen Fernández Jacobek, Biologia Zientzietan doktoreak eta Medikuntzan eta Kirurgian lizentziadunak eta oftalmologiako espezialistak, Visión y pintura hitzaldia emango du. Fernández Jacobek Orain dela hamaika urtetik, begiko patologiak artelanetan izan dezakeen eragina ikertzen du, eta argitalpen eta hitzaldi ugari egin ditu.
Hitzaldia hori 2018 Mintegiak programa antolatu dute Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko.
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza).
Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira).