Mintegia: Gliometako Diagnostikoa
- Event
When and where
09/02/2018, 15:30 - 00:00
Location
Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Ostegunean, otsailak 09, 15:30ean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Aurelio Arizak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleak, Del diagnóstico histopatológico al diagnóstico molecular en los gliomas hitzaldia emango du.
Hitzaldia hori 2018 Mintegiak programa antolatu dute Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko.
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza).
Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira).