euskaraespañol

image of the day

Minbiziaren genoma deszifratzen, Bergarako Aranzadi ikastolan

  • Kronika

First publication date: 15/02/2023

Aranzadi ikastolako ikasleak, ‘Minbiziaren genoma deszifratzen’ bukatutakoan. | Photo: UPV/EHU

‘Minbiziaren genoma deszifratzen’ proiektua Bergarako Aranzadi ikastetxean egin da otsailaren 3an, Euskal Herriko Unibertsitateko Biología Zelularreko irakasle Iker Badiolak gidatua. Hasteko, Badiola ikerlariak, minbiziaren ikerketari buruzko hitzaldi bat eman du, minbiziaren oinarri molekularrak islatuz, eta horrez gain, diagnostiko goiztiarrak eta tratamendu eraginkor berriak bilatzeko ikerkuntzak duen garrantzia azpimarratuz.

‘Minbiziaren genoma deszifratzen’ Oviedoko Unibertsitateko Álvaro Fernández Fernández eta Ana Gutiérrez Fernández ikertzaileek diseinatutako joko batzuk dira, eta G9 taldeko unibertsitate guztietan, UPV/EHU barne, aldi berean. Erronka horri esker, gonbidatutako ikasleek, zelula osasuntsu baten eta kantzerigeno baten DNA sekuentzia ezagutu dute.

Euskal Herriko Unibertsitateak Aranzadi ikastolan antolatutako ekitaldian, guztira, Biologia arloko 37 ikaslek parte hartu dute, DBHko 4. mailakoek eta Batxilergoko 1. eta 2. kurtsokoek.

Ekimen honetan, jokoetan oinarritutako dinamika jarraituz, ikasleak gai izan dira praktikan jartzeko Biologiako gelan emandako edukin teorikoak. “Zientziara eta ikerkuntzara gerturatzeko aukera paregabea izan dute gazte hauek, eta hauetariko batzuentzat unibertsitatera bideratzeko aukeraketan lagungarri izan da ekimena”, adierazi du Nerea Jauregizarrek, UPV/EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko zuzendariak.