Mahai ingurua eta bertsolariak: ‘Euskara azentuekin’
- Event
When and where
01/12/2022, 12:00
Location
Mikel Laboa plaza
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Euskararen Astearen eta Euskaraldiaren barruan, Euskara Azentuekin izeneko ekitaldia prestatu da. Mahai inguru bat eta bertsolariak izango dira han. Ekitaldi berezia izango da inondik ere, mahai inguruan eta bertsotan arituko diren partaide guztiek euskaraz egiten baitute, baina munduaren punta batekoa da bakoitza. Guztietatik inork ez dakar euskara etxetik, gero ikasitako hizkuntza dute eta trebeziaz baliatzen dute unibertsitatean beren egunerokoan.
Andaluzian jaiotako Reyes Prados ETBko aurkezle ohi eta UPV/EHUko irakasleak (Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatekoa) gidatuko du mahai-ingurua:
Mahai-inguruko partaideak (ahobizi dira denak):
-Cristina Miranda da Almeida, brasildarra (Arte Ederretako Fakultateko irakaslea)
-Matteo Vannacci, italiarra (Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea)
-Gabriel Lopez, argentinarra (Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea)
-Teresa Campos, Jaén, (Hezkuntza Fakultateko irakaslea)
-Juan Abasolo, argentinarra (Hezkuntza Fakultateko irakaslea)
Bertsolariak: (heldutan euskaldunduak):
-Manu Bendala, andaluziarra
-Peio Aldraiz, iruindarra
Partaideen esperientzia bizi eta bitxiak entzuteko eta haiekin hitz egiteko parada izango da.