euskaraespañol

Mahai-ingurua: ‘Posible al da amaigabeko hazkunde ekonomikoa mundu mugatu batean?

  • Event

When and where

15/12/2022, 11:00 - 13:00

Location

Areto nagusia - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Description

Abenduaren 15ean, osteguna, Erromako Klubaren txostenaren 50. Urteurrenaren harira mahai-inguru bat egingo da. Han galdera argi bati buruz eztabaidatuko da: ‘Posible al da hazkunde ekonomiko infinitua mundu mugatu batean?’ Mahai-inguru honen helburua da muga naturalen eta hazkunde ekonomikoaren arteko harremanari buruzko eztabaida eta hausnarketa bateratua bultzatzea, bereziki gaur egun bizi dugun ingurumen-krisi globalaren testuinguruan. 

Mahai-inguruan, Antonio Valero, Zaragozako Unibertsitateko Ingeniaritza eta Arkitektura Eskolako katedraduna, María José Gutiérrez. UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko katedraduna, Felipe Serrano, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko katedraduna eta Roberto Bermejo, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko katedradun emeritua hartuko dute parte. Jardunaldiak Ekonomisten Euskal Elkargoaren babesa izan du.

Plaza mugatuak edukiera bete arte. Izena emateko formularioa