euskaraespañol

Image of the day

Mentoring-EHUalumni programaren diploma banaketa

  • Event

When and where

28/06/2018, 15:30 - 00:00

Location

Zubiria Etxea
Lehendakari Agirre 81. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Description

UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak, Txelo Ruizek, diplomak bananduko dizkie Mentoring-EHUalumni programaren bigarren edizioan parte hartu dutenei. 2018ko deialdia 50 lagunek amaitu dute programa. Zortzi gizon eta 17 emakume gidariak izan dira, eta bost gizon eta 20 emakume gidatuak. Guztiek sei hilabete elkarrekin lan egin dute.

Mentoring programak errazten ditu esperientziak, ezagutzak eta trebetasunak partekatzea esperientzia luzea duen kidearen eta ibilbide profesionala laburragoa edo hastear duenarekin artean. Programak sei hilabete irauten du eta partaideek gutxienez lau lan-saio egiteko konpromisoa hartzen dute.