euskaraespañol

Memoria duintasunaren aldeko borrokarako baliabide gisa

  • Kronika

First publication date: 08/07/2024

Giza duintasunari buruz hausnartzeko asmoz, giza eskubideen oinarri gisa eta bizikidetza demokratikoa eraikitzeko zutabe gisa, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Sevillako Unibertsitateko ikasle batzuek egonaldiak egin dituzte Andaluziako eta Arabako hiriburuetan.

Proiektu pilotu bat da, Sevillako Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultateko Miguel Ángel Ballesteros irakasleak eta UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Concepción Raquel Cantero irakasleek proposatua. Proiektuak ‘La memoria como recurso de lucha por la dignidad: Guerra Civil española y represión franquista. Contextualización en Andalucía y País Vasco’ du izena, eta bere helburua da balio positiboen alde egitea, duintasunaren aldeko borroka eta giza eskubideen defentsa bultzatzea eta bakearen kulturaren sustatzea.

Lehen esperientzia honetan hartu dute parte Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko andrazko sei ikaslek, ‘Kristautasunaren Oinarriak eta Erlijioaren Didaktika’ ikasketa osagarrietakoak; eta Sevillako Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultateko Pedagogiako Graduko beste sei ikaslek.

Asmoa proiektuarekin aurrera egiten jarraitzea da, sufrimendu bidegabearen memoria historikoa transmititzeko, jakinda memoria hori ezin dela erabili inor baztertzeko edo inolako eskubide urraketarik legitimatzeko; eta, abiapuntua hori izanik, herritarren parte hartzea sustatu eta pertsonak gorrotatu zein baztertzea eragiten duten gertaerak salatu. Horretarako, bisitak egiten dira toki historikoetara, esperientzia hori bizi eta kontzientziazioa areagotuko duen gogoeta lana egiteko.