Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 50. urteurrenaren ospakizuna
- Event
When and where
18/10/2018, 18:00 - 00:00
Location
Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)
Description
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 50. urteurrena ospatuko du gaur agintari, irakasle, ikasle eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkariekin.
Ekitaldian hauek hartuko dute parte:
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
- Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea
- Jon Darpón, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua
- Isabel Izarzugaza eta Joseba Ibarmia, 1. promozioaren ikasleen ordezkariak
- José Félix Martí Masso, UPV/EHUko Neurologiako irakaslea eta 2014ko Euskadi Ikerkuntza Saria
- Joseba Pineda, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
Orain dela 50 urte, 1968ko ekainaren 6ko Lege Dekretuan (Decreto-ley 5/1968, de 6 de junio, sobre medidas urgentes de reestructuración universitaria) Bilboko Unibertsitatea sortu zen, dagoeneko existitzen zen Merkataritza, Ekonomia eta Politika Zientzien Fakultatearekin (Ekonomia arloa. 1955) eta Medikuntza Fakultate berriarekin. Medikuntza Fakultate berri horren lehenengo egoitza Botikazarreko Nautika Eskolan (Bilbo) egon zen. 1968ko urriaren 1eko irekiera-hitzaldian Víctor Bustamante Murga irakasleak horrela zioen: “Gaur egun 30 irakasle eta 500 ikasle baino gehiago konprometitu gaude abentura horretan”.
Gaur egungo Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak lau gradu eskaintzen ditu: Medikuntza, Erizaintza, Odontologia eta Fisioterapia. Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan ditu egoitzak, baita lau irakasgune ere Gurutzetako, Basurtuko, Arabako eta Donostiako unibertsitate ospitaletan. Halaber, laster, irakasguneen sarean Galdakaoko Ospitalea sartuko da. 2017/2018 ikasturtean, Medikuntzaren 45. promozioa graduatu da, Erizaintzaren 39.a, Odontologiaren 28.a eta Fisioterapiaren laugarrena.