Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak ikasturte Graduazio Ekitaldia egingo du, 50. urteurrenean
- Event
When and where
08/06/2018, 11:30 - 00:00
Location
Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)
Description
UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 2017/18 ikasturte Graduazio Ekitaldiaren ospakizuna egingo du eta ikasketak amaitu zituztenei diplomak banatuko zaizkie. Miguel Gutierrez, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gasteizko Irakasguneren dekanorde koordinatzailea izango da promozioaren aitabitxia.
2017/18 ikasturtean, Medikuntzak 45. promozioa bete du, Erizaintzak 39.a, Odontologiak, 28.a eta Fisioterapiak laugarrena. Aurten, 572 ikaslek (448 emakume eta 124 gizon) bukatu dituzte ikasketak: 301 ikaslek (219 emakume eta 82 gizon) Medikuntzan; 167k (156 emakume eta 11 gizon) Erizaintzan; 45k (38 emakume eta 7 gizon) Odontologian, eta 59 ikaslek (35 emakume eta 24 gizon) Fisioterapian. Hizkuntzaz ardazten, promozio honetan, 209 ikaslek euskaraz ikasi dituzte haien ikasgaiak.
Ikasleei bekak eta diplomak banandu ondoren, Bizkaiko Esperientzien Gelako koruak emanaldia emango du.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Iñaki Berraondo, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordea
- Joseba Pineda, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
- Isabel López-Abadía Rodrigo, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko idazkari Akademikoa
- Miguel Gutierrez, promozioaren aitabitxia eta Gasteizko Irakasguneko dekanorde koordinatzailea