euskaraespañol

Image of the day

UPV/EHUk aurkeztuko du Master Egunetan graduondoko 2022-23 ikasketen eskaintza

  • Event

When and where

24/03/2022 24/03/2022

Audience:
Ikasle
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Description

Online eta aurrez aurreko formatuan

 

Martxoaren 23 eta 24an, Euskal Herriko Unibertsitateak Master Egunak egingo ditu. Bi egun horietan zehar, UPV/EHUk hurrengo 2022-23 ikasturterako graduondo-eskaintza zabal eta era askotakoa aurkeztuko du. Aukera ezin hobea da titulazio ezberdinetako arduradunen eta irakasleen eskutik aurrez aurreko informazio zuzena jasotzeko.

Bi jardunaldi horietan, goizez eta arratsaldez, jakintza arlo guztietako 84 unibertsitate master eta 20 berezko master inguru aurkeztuko dira, 15 minutuko saioetan. Saio horietan, master eta berezko tituluen ezaugarriak azalduko dizkiete tituluetako irakasleek horietan interesa duten etorkizuneko ikasleei (kontsultatu programa).

Nabarmentzekoa da eskaintzan, Estatuko eta atzerriko beste unibertsitate batzuekin batera antolatutako programen kopuru handia. Hortaz, besteak beste, datorren ikasturterako, UPV/EHUk zortzi Erasmus Mundus master eskainiko ditu. Horietako hiruk EACEA agentzia europarraren (Education, Audiovisual and Culture Executive Agency) aitorpen berritua dute. Graduondoko eskaintzan prestakuntza dualean emandako masterrak eta nazioartekotze zigilua duten masterrak ere badaude. Bi mota horietako masterrak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq) aitortuak dira.

Informazio saioak graduko azken mailan dauden edo unibertsitateko titulua duten eta master baten edo graduondoko beste modalitate batzuen bitartez espezializazio handiagoa eta prestakuntza jarraitua lortu nahi dutenentzat daude pentsatuta. 

Informazio gehiago: go.ehu.eus/MasterEgunak

Presta zaitez zure bidea jarraitzeko. Euskal Herriko Unibertsitatea ez dago geldi, ezta zure etorkizuna ere.