Luis Vegak jaso du Sari Nazionala Matematika eta Informazioaren eta Komunikazioaren eta Teknologien arloan
- News
First publication date: 06/05/2022
Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika Saileko katedradun eta Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroko (BCAM) Analysis of Partial Differential Equations saileko koordinatzaile eta Severo Ochoa akreditazioaren ikertzaile nagusiak jaso du Julio Rey Pastor Sari Nazionala, Informazioaren eta Komunikazioaren Matematika eta Teknologien arloan. Ekitaldia atzo egin zen Bartzelonan.
Ekitaldian Felipe VI.a Erregeak, Diana Morant Zientzia eta Berrikuntza ministroak eta Ada Colau Bartzelonako alkateak parte hartu zuten, eta bertaratutakoei hitz batzuk zuzendu zizkieten, zientziak gizartearen aurrerabidean duen garrantzia eta baterako lanaren beharra azpimarratuz, besteak beste.
Ibilbide luzea
Luis Vega Gonzalez (Madril, 1960) Analisi Matematikoko katedraduna da gaur egun UPV/EHUn. 1982an matematikatan lizentziatu zen Complutense Unibertsitatean, eta 1988an doktoretza lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM). Chicagoko Unibertsitatean bi urte eman ondoren UAMera itzuli zen, eta 1993az geroztik dago Euskal Herriko Unibertsitatean, non 1995etik den katedradun.
Egun, BCAMeko (Basque Center for Applied Mathematics) Severo Ochoa akreditazioaren ikertzaile nagusia da Luis Vega. Mundu guztian da ezaguna deribatu partzialen ekuazioei buruzko lanengatik, baita Fourier-en analisien ingurukoengatik ere. Halaber, 2012ko Euskadi Ikerketa Saria ere bada, eta 2015ean EURASC-European Academy of Sciences akademiak ematen duen Blaise Pascal domina jaso zuen. Sari honek aitortu egiten du zientziari eta teknologiari egindako ekarpen pertsonal bikaina, eta ikerketaren eta hezkuntzaren bikaintasuna sustatu izana.
Bere ibilbide luzean, Vegak hainbat aldiz jaso du bere ikerketa-lanagatik saria: 2012an Euskadi Ikerketa saria eta American Mathematical Society (Inagural Class) elkartearen fellow saria jaso zituen, eta 2015ean Blaise Pascal domina matematikan.
Gainera, Europako Ikerketa Kontseiluak finantzatutako HADE (Harmonic Analysis and Diferential Equations: New challenges) proiektuaren buru da.