euskaraespañol

Image of the day

Luis Vega Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas y Naturales erakundean hasi da

  • Kronika

First publication date: 15/04/2021

Luis Vega González. Argazkia: UPV/EHU.

Espainiako Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiak saioa ospatuko du apirilaren 28an, asteazkena, 18:30ean, Luis Vega González Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Analisi Matematikoko katedradunari Real Academiaren plaza emateko. Sarrera-hitzaldia "Fourierren analisia eta ekuazio diferentzialak, erronka berriak" izango da, eta modu birtualean jarraitu ahal izango da esteka honen bidez eta Madrilgo Akademian bertan, aurrez izena emanda.

Luis Vega Gonzalez (Madril, 1960) Analisi Matematikoko katedraduna da gaur egun UPV/EHUn. 1982an matematikatan lizentziatu zen Complutense Unibertsitatean, eta 1988an doktoretza lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM). Chicagoko Unibertsitatean bi urte eman ondoren UAMera itzuli zen, eta 1993az geroztik dago Euskal Herriko Unibertsitatean, non 1995etik den katedradun.

Egun, BCAMeko (Basque Center for Applied Mathematics) Severo Ochoa de akreditazioaren ikertzaile nagusia da Luis Vega. Mundu guztian da ezaguna deribatu partzialen ekuazioei buruzko lanengatik, baita Fourier-en analisien ingurukoengatik ere. Halaber, 2012ko Euskadi Ikerketa Saria ere bada, eta 2015ean EURASC-European Academy of Sciences akademiak ematen duen Blaise Pascal domina jaso zuen. Sari honek aitortu egiten du zientziari eta teknologiari egindako ekarpen pertsonal bikaina, eta ikerketaren eta hezkuntzaren bikaintasuna sustatu izana.