euskaraespañol

Landare eraldatuak, EQVEGAN proiektuaren protagonistak

Farmazia Fakultatea izan da ‘Challenges & opportunities for the plant-based food industry: EQVEGAN project’ ekitaldiaren egoitza

  • Kronika

First publication date: 11/10/2023

Carmen de Vega eta Mirari Ayerbe ekitaldiaren aurkezpenean
Carmen de Vega eta Mirari Ayerbe ekitaldiaren aurkezpenean | Photo: UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultatea erakunde hautatua izan da ‘Challenges & opportunities for the plant-based food industry: EQVEGAN project’ (Landare transformatuen industriaren erronkak eta aukerak: EQVEGAN proiektua) nazio mailan aurkezteko. Ekitaldia ACTAE Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkartearen eskutik dator, egoitza Austrian duen ISEKI-Food Association elkarte europarrarekin batera. Euskal Herriko Unibertsitatearen Elikagaien Zientzia eta Teknologia (AZT) tituluko ikasleen lehenengo promozioek 1992an eratu zuten elkarte hori.

Aurkezpenean Farmazia Fakultateko dekanoa, Mirari Ayerbe, izan zen buru, eta 15 nazionalitatetako 100 parte hartzaile baino gehiago izan ziren, online, UPV/EHUren EZT graduko ikasle, irakasle eta ikertzaileak ere, bertan zirela.

Elkarte antolatzaileen sarrera labur baten ondoren, Luis Mayor doktoreak, ISEKI-Food Association-eko Project Management-ek, EQVEGAN – European Qualifications and Competences for the Vegan Food Industry (landare-eraldatuen industriarako Europako kualifikazioak eta gaitasunak) proiektuaren lan-ildo nagusiak azaldu zituen. Proiektu horren lantaldea 11 herrialdetako 15 erakundek osatzen dute. Azpimarratu behar da, horren ondorioz, prestakuntza-moduluak diseinatu direla langileriaren, elikadura-teknikariaren eta elikagai-teknologoaren lanbide-profilen gaitasunak indartzeko, bai eta ikasleentzako eta enpresentzako datu-base bat abian jartzeko ere, Food Skills plataformaren bidez.

Carmen de Vega doktoreak, UPV/EHUko irakasle elkartuak eta ACTAE/EEZTEko idazkariak, WP1ari buruz hitz egin zuen, eta, besteak beste, elikagaien teknologoaren profila eguneratzera bideratu zen. Unibertsitate-titulu hori 1988tik ematen da unibertsitate honetan. Lantalde horrek ESCOri (European Skills, Competences, and Occupations by DG EMPL) proposatu dio 17 ezagutza-arlo berri eta 18 gaitasun sartzea landare-transformatuen (eta/edo, oro har, elikadura-transformatuen) sektorearen egungo eta etorkizuneko eskaerei erantzuteko gaitasuna izateko, lau gai nagusitan multzokatuta: landare-iturriak eraldatzeko teknologiak, trebetasun iraunkorrak, digitalizazioa eta automatizazioa eta zeharkako trebetasun bigunak. Horrekin, profesional horien lehiakortasuna indartu nahi da, eta Europan haien mugikortasuna bultzatu.

Jardunaldia osatzeko, Aitzpea Armendarizekparte hartu zuen, New Development Manager, NATUR ALL, IPARLAT esne taldeko landare eraldatuen dibisiokoa. TetraPack ontziratzeko teknologia duten % 100 barazki edariak egiteko fabrika da hori. Enpresak askotariko ziurtagiriak ditu, lehengaien jatorri lokala eta iraunkorra lehenesten dutenak.

Laburbilduz, unibertsitate-geletan egunez egun sustatzen den truke eta ezagutza zientifikoaren aldeko transferentzia-sareen garrantzia islatzen dute era hontako mintegiek.