Liburu aurkezpena: ‘Historias que marcan. Origen y significado de 50 marcas gráficas’
- Event
When and where
14/12/2018, 17:30 - 00:00
Location
Bilbao (Bizkaia)
Description
Cámara liburudendan
Euskalduna, 6, Bilbao
Ostiralean, abenduak 14, 17:30ean, Cámara liburudendan, ‘Historias que marcan. Origen y significado de 50 marcas gráficas’ liburua aurkeztuko da.
Liburuari buruz:
Egunean zehar oso zaila da marka grafikorik gabeko unerik topatzea. Batzuetan marka grafiko hauen presentzia ikusezina da, besteetan marka hauek inguratzen gaituzte. Baina inoiz galdetu ahal diegu geure buruei zergatik sagar batek identifikatzen duen ordenagailu bat?, krokodilo bat jertse batean?, saguzar bat ron botilan?, harpa garagardo batean? Edota bi gerezi diskotekako logo batean?
‘Historias que marcan. Origen y significado de 50 marcas gráficas’’ UPV/EHUko Diseinu irakasle Leire Fernández Iñurriteguik eta Eduardo Herrerak 50 marka grafiko esanguratsuren laburpena egin dute, hasiera historikoa eta esanahia azalduz. 50 historia labur dira, denak errealak, gaur egun gure ikus unibertsoaren ikono grafiko bihurtu direnen markenak. 50 historia horietan ikusten dira ekintzailetza, ustekabeko zoria, familiako anekdotak, jendearen erantzuna eta, nola ez, artista eta diseinatzaile grafikoen ukitu hutsezina. Historia hauek laguntzen dute gizakia bisualki sinbolizatzera eramaten duten jarrera eta baldintza sozial, kultural eta ekonomikoak ulertzen. Azken finean, gure garaiko giltzarri bisualak ulertzeko ezinbestekoak diren 50 historia dira.Gustavo Gili argitaletxeak argitaratu du liburua, erreferentziazko argitaletxea eta diseinuaren alorrean nazioarteko prestigio handia duena.
Egileei buruz:
Eduardo Herrera eta Leire Fdez. Iñurritegui, diseinu grafikoko irakasleak dira Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean. UPV/EHUren Diseinu Grafiko eta Tipografia Ikerketa Taldearen (Letraz izenekoa) zuzendariak eta ikusizko komunikazioari buruzko hainbat libururen egileak dira. Jakinminak eta interesak gidatu dute bere irakaskuntza eta ikerketa lana: nola, zergatik eta zertarako osatzen da gure ekosistema grafikoa? Beste aitortza batzuen artean, Juan de Yciar saria jaso dute Kalitate Editorialari eta "Anuaria" Diseinu Grafikoaren Sari Nazionala.
Liburuan marka grafiko hauetaz kontatzen dira istorioak:
- Anís del Mono
- Apple
- Atari
- Bacardí
- Bic
- BMW
- Bombay Sapphire
- Bosch
- BP
- Café de Colombia
- CaixaBank
- Camel
- Chupa Chups
- Citroën
- Continental
- ENI
- Ferrari
- Fruit of the Loom
- Goodyear
- Guinness
- Heineken
- Hermès
- Johnnie Walker
- Kellogg’s
- Lacoste
- Lamborghini
- Longines
- Mazda
- Mercedes-Benz
- Michelin
- Mitsubishi
- Montblanc
- NBA
- Nike
- Osborne
- Pacha
- Playboy
- Quiksilver
- Red Bull
- Rolex
- Shell
- Starbucks
- Subaru
- The North Face
- The Rolling Stones
- Tío Pepe
- Toblerone
- Unilever
- Yamaha