Liburu aurkezpena: ‘De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas’ eta ‘Contemporary Basque literature’
- Event
When and where
16/06/2022, 10:00
Location
Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
Bizkaia aretoak bi liburuen aurkezpena hartuko du ekainaren 16an, osteguna. Batetik, ‘De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas’ izena duenak, euskal literatura sisteman emakume idazleek izan duten arrakastaren arrazoiak aztertzen dira, 2018.urtetik aurrerako tartean, non Katixa Agirre, Eider Rodríguez, Karmele Jaio, Maixa Zugasti eta Leire Bilbao bezalako idazleen lana aitortua izaten hasi zen, ordura arte ezezagunak zirenak. Liburu honek emakume idazleen lana ezagutarazten laguntzen du, eta ikerketa berezi bat osatzen du euskarazko idazketaren arloan.
Bestetik, ‘Contemporary Basque Literature’ liburuaren 2. edizioa aurkeztuko da baita ere, non hobekuntzez gain, bi aditu bereziren gogoeta gehitzen den. Bata, Xabier Irujo adituak egindakoa, eta, bestea, Espainiako Real Academia de la Lengua-ko zuzendaria izan zen Darío Villanueva katedradunarena. Liburu honetan euskal literatura generoen analisia egiten da: nobela, poesia, haur eta gazte literatura, ipuina, saiakera eta antzerkia.
Parte hartuko dute:
‘De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas’
. Miren Gabantxo eta Paloma Rodriguez, LAIDA ikerketa taldeko kideak eta UPV/EHUko irakasleak.
‘Contemporary Basque Literature’
. Jon Kortazar, LAIDA taldeko zuzendaria eta UPV/EHUko irakaslea, eta Xabier Irujo, historialaria eta liburuko hitzaurre baten idazlea.