euskaraespañol

Image of the day

UPV/EHUk aurkeztuko du Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Master Egunean graduondoko ikasketen eskaintza

  • Event

When and where

From: 25/02/2020 To: 24/02/2020, 15:00 - 00:00

Location

Atondo nagusia - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Description

”Presta zaitez zeure bidea jarraitzeko" lelopean, Master Eguna otsailaren 25ean egingo da Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, Bilbo). Hiru campusetako unibertsitate ikastegietan egiten ari diren Master Egunetan zehar, UPV/EHUk graduondo-eskaintza zabal eta era askotakoa jakinaraziko du hurrengo 2020-21 ikasturterako. Aukera ezin hobea da titulazio ezberdinetako arduradunen eta irakasleen eskutik aurrez aurreko informazio zuzena jasotzeko.

Jardunaldia 15:00etan hasiko da eta ekonomia, enpresa eta teknologia eremuko 21 master aurkeztuko dira, 15 minutuko saioetan, tituluetako irakasleek horietan interesa duten etorkizuneko ikasleei masterren ezaugarriak azalduko dizkiete (kontsultatu programa). Master berrien artean nabarmentzekoa da Blockchain Teknologia eta Kriptoekonomia masterra.

Informazio saioak graduko azken mailan dauden edo unibertsitateko titulua duten eta master baten edo graduondoko beste modalitate batzuen bitartez espezializazio handiagoa eta prestakuntza jarraitua lortu nahi dutenentzat daude pentsatuta. Saioak irekita daude interesatu guztiei.