euskaraespañol

Espainiako Kimika Elkarteak Jana Sendra doktoregaia saritu du

Ikasleak kimika organikoaren esparruan egindako ikerketa-lana aintzatesten du

  • News

First publication date: 12/07/2022

Jana Sendra, poster onenaren sariaren irabazlea RSEQren bi urteko bileran | Photo: UPV/EHU

Jana Sendrak, UPV/EHUko “Kimika Sintetiko eta Industrialeko” Doktoretza Programako ikaslea, poster onenaren saria jaso du, "Enantioselective transannular (3+2) cycloaddition of cycloalkenone hydrazones under Bronsted acid catalysis" tituluko lanarekin, Granadan egin den Espainiako Kimika Elkartearen (RSEQ ) bi urteko bileran.   

RSEQ-ek, elkarte zientifikoaren parte diren  kimikariak eta ikertzaileak bildu ditu ekitaldi horretan. Emandako sariak ikaslearen ikerketa aintzatetsi du, goren mailako 250 ikerketa lan baino gehiagoren artean.   

Sari honekin Jana Sendrak kimika organikoaren arloan, organokatisi asimetrikoaren adarraren barruan hain zuzen ere, egindako lana aintzatesten da. UPV/EHUko Kimika Organiko eta Inorganiko Saileko José Luis Vicario ikerketa taldearen barruan egindako ikerketa lana da hau. 

Kimika organikoaren adar honek elementu organikoek sortutako erreakzio kimikoak aztertzen ditu, inolako metalik erabili beharrik gabe. Interes handiko molekulak, beste metodologia klasiko batzuen araberako prestakuntza zaila dutelako. 

"Oso pozik eta eskertuta nago sari hau jaso izanaz; izan ere, sari horren irismena apala izan arren, tesiaren urteetan egindako lanaren aintzatespena da. Nirea ez ezik, zuzendu nauten gainerako kolaboratzaileena ere bada lan hori, hainbat gauza irakatsi didatenak ", azaldu du Jana Sendrak.   

Saritutako ikerketa Kimika Berdearen printzipioen barruan kokatzen da, kutsatzen ez duten eta prestatzen eta berrerabiltzen errazak diren katalizatzaileak erabili baitira. Garatutako metodologia aitzindaria da ikerketaren arloan, eta berriki argitaratu da American Chemical Society-ko (ACS) «Organic Letters» aldizkarian, Kimikaren arloko garrantzitsuenetako bat (Kimika Organikoan zehazki), eta oihartzun handia du nazioartean.   

Jana Sendrak bere doktorego-tesia defendatuko du laster UPV/EHUn, tutoretza bikoitzean egiten ari dena, Jose Luis Vicario irakaslearen (UPV/EHU) eta Rovira i Virgili Unibertsitateko (Tarragona) Elena Fernández irakaslearen gainbegiradapean. Nazioarteko tesi horrek ikasleak Boroaren katalisi asimetriko eta kimikoaren arloan egindako ikerketak biltzen ditu. Tesia osatzeko, 4 hilabeteko egonaldia egin ditu Bristolgo Unibertsitatean (Britainia Handia), V. Aggarwal irakaslearen zuzendaritzapean. Aggarwal kimikari ospetsuak hainbat sari jaso ditu, hala nola Royal Society of Chemistry (RSC) erakundearen Davy domina.