-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Amaia Calleja irakasleak +Alava sarietako bat jaso du
- Kronika
First publication date: 21/12/2023
![](https://ehu.eus/documents/10136/47264532/premio-amaia-calleja-alava_web.jpg/0890c1fa-4145-a407-2e37-41c5e3536165?t=1704880012425)
Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian burutu zen lehenengo +Araba sariak banatzeko ekitaldia, eta Diario de Noticias de Álavak lurraldeko sei izen propiok, banaka zein taldeka, egin duten edo oraindik ere egiten duten lan nabarmena aintzatesten du.
Amaia Calleja irakasleak, Euskal Herriko Unibertsitateko ekoizpen prozesuetako hautabide jasangarrien taldea zuzentzen duenak, lehenengo edizio honetako +Talentu saria jaso zuen.
Calleja doktoreak, UPV/EHUko Industria Mekanikako ingeniari eta gaur egun unibertsitate horretako irakasle titularrak, lantalde bat zuzentzen du, Haizea Gonzalez, Izaro Ayesta, Adrián Rodríguez eta Octavio Pereira ingeniariek osatua. Hauek guztiak UPV/EHUn doktore dira eta Fabrikazio Aurreratu Aeronautikoko Zentroaren (CFAA) barruan ari dira, CO2 birziklatuarekin hozte kriogenikoan oinarritutako teknologia garatzen laguntzen dutelarik, ebaketa-fluido gisa erabiltzeko. Birziklatutako CO2aren bigarren erabilera bat da.
Taldeak Ingeniaritzako Errege Akademiak (RAI) ematen duen López de Peñalver saria eskuratu zuen duela gutxi, Espainiako ingeniaritzaren ospetsuenetako bat.