Zuzenbide Fakultateak 2022/23 ikasturteko 103 tituludunak aitortuko ditu graduazio ekitaldian
- Event
When and where
12/04/2024, 17:30
Location
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
Violeta Perez Manzano, ekitaldian izango dena, ikastegian graduatu den ijito-etniako lehen pertsona da
UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak (Bizkaiko atala) 2022/23 ikasturteko ikasleen graduazio-ekitaldia egingo du ostiralean, apirilak 12, Bizkaia Aretoan. Guztira 103 pertsona graduatu ziren 22/23 ikasturtean.
Oraingo honetan, aparteko gertakari bat emango da, Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean graduatzen baita Violeta Perez Manzano ijito etniako lehen emakumea. Zeinak, gainera, ikasleen ordezkari gisa parte hartuko duen ekitaldian.
Nerea Melgosa Vega, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, promozio honen amabitxia izango da. Halaber, Peru Irastorza Santxori emango zaio Gradu Amaierako Lan onenaren saria. Promozioko ikasle onenen sariak jasoko dituzte Peru Irastorzak(euskara taldea) eta Janire Ozalla Ciruelosek (gaztelerako taldea).
Ekitaldian parte hartuko dute baita ere, besteak beste:
- Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Alberto Emparanza Sobejano, Zuzenbide Fakultateko dekanoa
- José Manuel Martín Osante, Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko dekanorde koordinatzailea
- Sandra Castellanos Cámara, Zuzenbide Fakultateko Ikasleen eta Praktiken dekanordea