euskaraespañol

Image of the day

Erdi Aroa euskaraz: abian diren ikerketak

  • Event

When and where

27/09/2023, 18:00

Location

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Euskal Herriko Unibertsitatearen Filologia eta Historia Sailak zenbait dibulgazio hitzaldi antolatu ditu ikasturtean zehar, Erdi Aroko historiari buruz egin diren azken ikerketak aurkezteko.

Irakasle eta doktoregoa egiten ari diren ikertzaileek euskaraz eskainiko dituzte hitzaldiok, nork ikergai duen gaiari buruz. Guztira, 10 hitzaldi antolatu dira, eta hilean behin egingo dira, irailetik ekainera bitartean, Arabako Campuseko Letren Fakultateko Gradu Aretoan.

Zikloa Eneko Tuduriren ‘Infernua eta zerua margotzen izurrite ostean. Nafar erreinuko horma margoen ikerketa eliza herrikoietan 1349 eta 1387 tartean’ hitzaldiarekin hasiko da.

Sarrera librea izango da, harik eta gela bete arte.

More information