-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Tximeleten putzua
- Photocampus
First publication date: 27/03/2024
![](https://ehu.eus/documents/10136/51823973/UPV-EHU-Mariposa-lycaena-rec_web.jpg/1fe31875-4372-6b11-b89b-6b5e6932b0a1?t=1710329191536)
NON: UPV/EHUko Elbira Zipitria Zentroaren ondoko putzua, Donostian. NOIZ: 2023ko udara. NORK: Pedro Ayerbe Arana. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA II).
Bisitari asko hurbiltzen dira Ibaetako Campuseko urmaelera, Elbira Zipitria zentroaren ondora. Gehienek 6 hanka edo gehiago dituzte. Urmaela erakargarri bihurtu da intsektu eta armiarma kopuru handi batentzat, hau idazten duenaren pozerako. Hemen erakusten ditut eguneko 4 tximeleta espezie (Araschnia levana, Lampides boeticus, Cacyreus marshalli eta Lycaena phlaeas), 2023an ateratako argazkiak.
Geranioaren tximeleta, Cacyreus marshalli, jatorriz hegoafrikarra, sartutako espezie bat da, oso hedatua gure lurraldean eta gaur egun oso erraz ikus daitekeena.
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus